Altare berria, Arretxinagako baselizan
Zegoen harrizko altarea kendu eta altare modura Xemeingo udaletxean zegoen egurrezko mahai bat jarriko du Markina-Xemeingo Udalak Arretxinagako baselizan. Azken egunetan, baseliza konpontzen dabil udala, eta altarea ere berritzea erabaki dute. Burutu d...

Zegoen harrizko altarea kendu eta altare modura Xemeingo udaletxean zegoen egurrezko mahai bat jarriko du Markina-Xemeingo Udalak Arretxinagako baselizan. Azken egunetan, baseliza konpontzen dabil udala, eta altarea ere berritzea erabaki dute. Burutu duten lan nagusia adreiluz egindako lurzoruan zeuden zuloak estaltzea izan da. Horrez gain, harriak mugitzeko arriskurik ez balego, haitzen inguruan dauden zementuzko estaldurak kendu eta harria lehengoratu nahi lukete.