III. Arri-Botx Bertso Paper Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
Ondarrutarrek edo Ondarroan ikasten duten 18 urtetik beherakoek parte hartu dezakete lehiaketan. Sari banaketa maiatzaren 18an egingo da, BeikozininIII. Arri-Botx Bertso Paper Lehiaketa antolatuko du Ondarroako Udalak, eta lanak aurkezteko epea zabalik...
Ondarrutarrek edo Ondarroan ikasten duten 18 urtetik beherakoek parte hartu dezakete lehiaketan. Sari banaketa maiatzaren 18an egingo da, Beikozinin
III. Arri-Botx Bertso Paper Lehiaketa antolatuko du Ondarroako Udalak, eta lanak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 17ra arte. Ondarroan bizi diren edota Ondarroako ikastetxeren batean ikasle diren 18 urtetik beherakoentzat da aurten hirugarrenez ospatuko den lehiaketa.Baldintzak ere argitaratu ditu udalak. Parte hartzaileak bi mailatan banatuko dira: 12 urte arteko neska-mutilak (1. maila) eta 13 eta 18 urte bitartekoak (2. maila). Bakoitzak beste inon lehiatu gabeko hiru bertso aurkeztu ditzake, neurri eta gai librean.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen, Bertsutan Ondarroako bertso eskolaren eta herriko hiru ikastetxeen eta institutuaren laguntza izan du udalak antolaketan. Epaimahaia Bertsutan eskolako kideek osatuko dute.
Maila bakoitzak ere bere sariak edukiko ditu. Lehen mailan, ikastetxe eta talde bakoitzeko sari bat egongo da, eta lan guztien artean onena denari ere sari bat emango diote. Bigarren mailan, lehen eta bigarren saria egongo dira. Epaimahaiak horrela erabakiz gero, aipamen bereziak ere egongo dira.
Sari banaketa maiatzaren 18an (eguena) egingo da Beikozinin, 17:30ean hasiko den Bertso Topaketa ekitaldiaren barruan, hain zuzen.