Mugikorrekin lehiakorragoak izaten erakutsiko dute Behargintzan
Negozioak lehiakorragoak izateko helburuagaz, hamar langile baino gutxiago dituzten autonomo edo mikroenpresek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen ikasteko doako aholkularitza tailerra antolatu du Eusko Jaurlaritzak SPRIren ...
Nola erabili mugikorrak zure negozioa eraginkorragoa izateko izenburupean eskainiko dute tailerra Behargintzako bulegoetan, eta oraindik egun zehatza zehazteke dagoen arren, teknologia berrien erabilerari buruzko aholkularitza tailerra maiatzaren 3an edo 9an izango dela jakinarazi dute.
Izena eman behar da
Tailerrean parte hartu nahi dutenek Behargintzan bertan eman behar izango dute izena, eta interesa daukatenek maiatzaren 1a izango dute horretarako azkenengo eguna. 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita ere eman daiteke izena.
Lekuak mugatuak direla gogorarazi dute Bermeoaldeko Behargintzako arduradunek.