Leire Bilbaok Lizardi Saria jaso du
Idazle ondarrutarrak herenegun jaso zuen saria Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Hamahiru lanen artean hautatu dute epaimahaikideek Pikondoaren alaba liburuaLeire Bilbaoren Pikondoaren balada lanak 35. Lizardi Saria jaso zuen herenegun, Zarautzen. Lehia...
Idazle ondarrutarrak herenegun jaso zuen saria Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Hamahiru lanen artean hautatu dute epaimahaikideek Pikondoaren alaba liburua
Leire Bilbaoren Pikondoaren balada lanak 35. Lizardi Saria jaso zuen herenegun, Zarautzen. Lehiaketa Zarauzko Udalak antolatu zuen, eta aurtengoan hamahiru lan aurkeztu dira. Yolanda Arrieta, Alexander Gurrutxaga, Miren Agur Meabe eta Nerea Arrienek osatutako epimahaiak ondarrutarraren lana saritu du, eta atzo eman zioten saria Zarauzko Sanz Enea liburutegian.Lehiaketa irabaztearren 3.700 euroko ordainsaria jaso du Bilbaok, eta liburua argitaratu dio Zarauzko Kultura Departamentuak. Gainera, herriko ikasleen artean Pikondoaren balada lanaren 2.500 ale doan banatzen hasi ziren atzo.
Saria jaso ostean pozik agertu zen idazle ondarrutarra: «Lizardi Sariak badu sona eta izena, eta horregatik gustura nago. Gainera, ikusita aurreko urteetako irabazleak nortzuk izan diren argi dago pozik egoteko arrazoiak badaudela».
Pikondoaren balada-k bizitzaren aurreko filosofia bat erakusten duela aitortu du Bilbaok. Lukas protagonistak pikondo baten gainera igotzea eta inoiz ez jaistea erabakitzen du. Horrela, jarrera bat erakusten du bizitzako kontuen aurrean, gerrara joateko deia iristen zaionean, esate baterako. Familia istorio batetik abiatuta istorio unibertsal bat kontatzen da liburuan, Lukasen istorioa, baina haren iloba Martinaren ahotik. Osaba Lukasen ideien transmisioan oinarritzen da Pikondoaren balada.
Hitzekin jolasean
2006an hasi zen idazle modura Leire Bilbao, eta urte horretan argitaratu zituen Ezkatak olerki liburua lehenengo eta Amonak nobioa du, eta zer? haurrentzako liburua gero. Aitortu zuen idatzi ahala ikasten joaten dela idazlea, eta berak horrela egin duela bidea: «Neure burua proban jartzea gustatzen zait, istorioak asmatzen eta estilo ezberdinak probatzen». Bere ustez, literatura hitzekin jolastea da, orain afizio eta ofizio bihurtu zaio, eta horregaz gozatzen ari da. Baina, horrez gain, besteak entretenitzeko literaturagaz jolastea ere atsegin du, bere burua ere proban jarriz.
Etorkizunari begira, idazmenaz gozatzen jarraitu nahi du. Gustukoa du funanbulistaren sentsazioa, soka batean egongo balitz bezala, ezkerrera edo eskumara eroriko den jakin barik, sabelean tximeletak sentitzea, azken batean.