Regueibertso jaialdia ospatuko da domekan, Ondarroan
Inprobisazioaren jaia izango da domekan egingo dena. Galiziako regueifa eta bertsolaritza uztartuko dituzte ikasle euskaldunek eta galiziarrekRegueifa (Galiziako inprobisazioa) eta bertsolaritza uztartuko dituzte domekan Ondarroan. Arratia BHIk eta Arr...
Inprobisazioaren jaia izango da domekan egingo dena. Galiziako regueifa eta bertsolaritza uztartuko dituzte ikasle euskaldunek eta galiziarrek
Regueifa (Galiziako inprobisazioa) eta bertsolaritza uztartuko dituzte domekan Ondarroan. Arratia BHIk eta Arratiako Bertso Eskolak antolatu dute aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, EKKB, Ondarroako Galizia Etxearen laguntzagaz. Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua da urte honetarako aukeratu duten leloa.Domekan, ikasle euskaldunak eta Galiziatik etorritakoak arituko dira elkarregaz kalerik kale, bakoitza bere lurraldekoak diren ohiko kantu inprobisatuak abesten. Arratia BHIko eta Galiziako Vila de Cruces herriko IES Marco do Camballon eta Zas udalerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeko ikasleak izango dira, hain zuzen ere.
Barikutik maiatzaren 1era bitartean, 50 gazte galiziar etorriko dira Euskal Herrira, eta maiatzaren 11tik 14ra, berriz, 52 ikasle euskaldun joango dira Galiziara. Euskal Herrian, Ondarroan egoteaz gain Bilbon eta Zeanurin ere egongo dira.
Eguerdian hasita
Egitaraua 12.00etan hasiko da. Ikasle guztiek kalejira gidatua egingo dute Alde Zaharretik zehar, Latxanbre enparantzan hasita. Ibilbidean zehar hainbat ezusteko egongo direla nabarmendu dute antolatzaileek. Ondoren, parte hartzaile guztien bazkaria egingo dute Casa Galicia elkartean. Bazkarira joan nahi izanez gero Bizkaiko Bertsozale Elkartera deitu beharra dago. 18:00etan regueifa eta bertsoak eskainiko dituzte kalez kale, Itsasaurren hasita.
Kulturen arteko uztarketa izango da domekakoa.