Eibarko Ipurua gimnastika erritmikoko taldeagaz lortu zuten txapelketa irabaztea asteburuan, Guadalajaran (Espainia). Txikien mailako harrobiko taldeen arteko lehian 11.800 puntugaz lortu zuten sari nagusia eureganatzea, bigarren postuan egin zuen Tolosaren eta hirugarren egin zuen Benidormen aurretik.
Ondarrutarrekin batera, June Heredero, Maddi Teran eta Indira del Pinok osatutako taldea helburua beteta itzuli da Guadalajaratik. Azaldu dutenez, taldeak dinamismo, indar eta zailtasunez osatutako ariketa egin zuen.

Ipuruako gimnastalariak, Guadalajaran. Argazkia: Club G.R. Ipurua
Emaitza horiekin, Ipurua taldea Gipuzkoan bigarren geratu da, eta baita Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba mailan ere.
Bestalde,
Alaitz Aranbarri gimnastikalari markiƱa-xemeindarrak Espainiako Txapelketan parte hartu zuen; Aranbarrik bakarka parte hartu zuen, kadete mailan. Jakitera eman dutenez, podiuma egiteko aukerak galdu zituen akats txiki bat egin zuelako. “Kirol modalitate honetan akatsak garesti ordaintzen dira, nahiz eta txikiak izan”. 192 partaidetatik 18. postuan geratu zen markina-xemeindarra.

Alaitz Aranbarri, Espainiako Txapelketan parte hartzen.