Lemoizen jokatu zen Bizkaia Kopa Traileko bigarren etapa domekan, eta emaitza ederrekin itzuli ziren Nagore Elu, Iñaki Iturri eta Nagore Alberdi. Eluk 20,6 kilometroko ibilbidea zeukan BTT proba egin zuen eta 1:46:25 denborarekin lehenengo postuan sailkatu zen. Iturrik 20 kilometroko trailean parte hartu zuen eta 1:44:14ko denborarekin bigarren postuan sailkatu zen. Beteranoen arteko lehen postua ere Iñaki Iturrirentzat izan zen. Nagore Alberdik 15. postuan amaitu zuen 10 kilometroko traila, 0:59:52 denborarekin.
Bizkaia Kopa Traileko hurrengo froga maiatzaren 21ean izango da Morgan. Ligak, zortzi etapa izango ditu guztira eta abenduaren 17an amaituko da Diman.
Iñaki Iturri, ezkerretik lehena, dominarekin.