Gernika bonbardatu zuten egun berean airez eraso zituzten faxistek Arbazegi eta Gerrikaitz. Zehatz esateko, alemaniar eta italiar hegazkinek Gernika suntsitu aurretik bonbardatu zuten Munitibar. Sarraski hura bertatik bertara ezagutu zuten bizilagunek kontaturikoagaz eta gainontzeko herritarrek urteetan etxean entzundakoagaz egun hartako errelatoa osatu dute Ahaztuen Oroimeneko kideek.
Testigantzekin bildutakoa azaldu zuen domekan Alberto Unanumo Ahaztuen Oroimeneko kideak
Bonbardaketaren 80. urteurrena. 1937/04/26 Aire erasoaren kronika hitzaldian. Haren berbetan, “benetako hutsunea” egon da Munitibarko aire erasoaren inguruan.
Memoria historikoaren lanketan diharduen elkarteko kidearen berbetan, “benetako hutsunea” egon da Munitibarko aire erasoaren inguruan.
Junkers Ju-52 bonbarderoak Heinkel He-51 ehiza hegazkinak. Argazkia: Ahaztuen Oroimena.
Bonbak botatzeagaz batera, jendea metrailatu egin zuten. 300 metrora burutu zuten erasoa (Gernikan 1.500 metrora). “Hutsunea egon da, beharbada Gernikako oihartzunak Munitibarreko itzali duelako”, zehaztu zuen Unamunok. Lanketa honetan hasi zirenean egiteko gauza asko zeudela jabetu ziren.
Italiarren
Junker JU 52 bonba hegazkinekin eta alemaniarren Heinkel He-51 ehiza hegazkinekin bonbardatu eta tirokatu zituzten munitibartarrak. “Adierazgarria da halako hegazkin batek eroan eta bota ahal zituela 250 kiloko sei bonba, edo 50 kiloko 24, edo su hartzeko 1.728 bonba”.
Ehiza hegazkinak goitik behera aritu ziren tirokatzen (ordurarte sekula ez zuten erabili pikauan metrailatzearen teknika). Horietako bakoitzak 500 bala tirokatzeko ahalmena zeukan.
Ahaztuen Oroimeneko kideek ikertutakoaren arabera, bonba hegazkinak Burgostik etorri ziren Munitibarrera, eta ehiza hegazkinak, ostera, Gasteiztik. Herriko erasoa 15:00ak aldera amaitu zutela uste dute, eta handik munizioak kargatu, eta Gernikara joan zirela.
Hegazkinek bizirik zeudenak eta ihesean alde egin zutenak tirokatu zituzten. “Hegazkinek jira-biraka jarraitu zuten goitik beherako jauziak eginez, 90 minutuz herria zipriztinduz, tikoratuz”
Unamunok bonbardaketan guztiz suntsituta geratu ziren etxeen zerrenda ere aipatu zuen, beti ere haiek dituzten datuen arabera. Izan ere, gehiago izango zirela uste dute. Halaber, kontatu zuen Munitibarren lau kazetari zeudela egun hartan gertatutakoa babeslekuetatik jarraitzen.
Kazetariek kontaturikoa. Bonbardaketan zortzi pertsona erahil zituztela kontatu zuten kazetariek. Ondoren, hegazkinek bizirik zeudenak eta ihesean alde egin zutenak tirokatu zituztela azaldu zuten, eta baita Arbazegiko bi abade erreskate lanetan laguntzen egon zirela ere. “Bat-batean zazpi ehiza hegazkin itzuli ziren. Haien erasoen ondorioz erreskate lanetan zeudenak bonba zuloetara sakanabatu behar izan zuten bitartean, hegazkinek jira-biraka jarraitu zuten goitik beherako jauziak eginez, 90 minutuz herria zipriztinduz, tikoratuz”, irakur zitekeen kazetarien kronikan.
Astelehen goiz hartan, Bolibartik sartu ziren herrira, eta bonbardaketagaz hasteko Gontzugarain bota zuten bonba handi bat eta Motaunen beste bat. Azken horretan
Justa Mendibe 84 urteko emakumea hil zuten, eta koinatu eta seme bat zauritu zituzten. Haren loba Maria Irusta 13 urteko neskatoa anbulantzian atera zuten herritik, eta ez zuten hartaz sekula ezer jakin.
Hildako gainontzekoak bonba zuloetan lurperatu behar izan zituzten. Esate baterako, Zubialdeko Matea Bilbao haren etxean eroritako bonba zulo batean lurperatu zuten apirilaren 28an
Alemaniako Kondor Legioko kideek eskuadrillak osatzen zituztela azaldu zuen. Esaterako, K88 zen herrian egon zen eskuadrillaren izena, eta hango kapitainak agiri batean egindako adierazpenak ere bildu dituzte Ahaztuen Oroimeneko kideek: “Gernikako erasoagaz lotuta dio, aurretik Gerrikaitz eta Munitibarren burutu zutela erasoa. Erasoa 300 metroko altueratik egin zutela, eta bere abioian 250 kiloko bonbak bota zituela”.
Mendibe izan zen egun hartan herriko kanposantuan lurperatu zuten bakarra, azken sakramentua jaso barik eta elizkizunik barik. Izan ere, abadeak ezkutatuta edo alde eginda zeuden.
Aire erasoaren ondorioz hildako gainontzekoak bonba zuloetan lurperatu behar izan zituzten. Esate baterako, Zubialdeko Matea Bilbao haren etxean eroritako bonba zulo batean lurperatu zuten apirilaren 28an, eta haregaz batera baita Pedro Intxausti
Periko errota, Maria Intxausti, Angela Otadui eta ezezagunak zaizkien beste miliziano bat edo bi ere. Horiek lurperatutako eremua
Malatierra izendatu zuten.
Domekan Munitibarren egin zuten ekitaldia.
Arbazegiko plaza ondoan zegoen abadetxearen ortuan ere erori zen bonba bat, eta hango zuloan lurperatu zituzten Ermutik etorritako Jose Maria Ostolaza mallabiarra, haren emazte Emilia Larrinaga eta Julene 15 hilabeteko alaba, baita beste lau pertsona eta hainbat gorputz atal solte ere. Bengolako zuloan, berriz, Barakaldoko miliziano bat lurperatu zuten.
“Uste dugu bonba zuloetan lurperatzea inon ez dela gertatu. Frankistek ez zuten utzi hildakoak kanposantuan sartzen. Nahi eta nahi ez, denak bonba zuloetan sartu beharra izan zuten”.
1947an herriko hainbat bizilagunek atera zituzten abadetxeko ortuko zulotik; soldatapean burutu zuten beharra (mallabiarrek ordainduta). Zubialdeko zulotik, aurretik atera zituztela uste dute. Baina Bengolako, kanterako eta Zuzaeta baserriko ingurukoak egin barik daude.
Ahaztuen Oroimeko kideek iazko ekainean txosten teknikoa egin, eta Jaurlaritzaren, Aranzadiren, udalaren eta mankomunitatearen esku utzi zuten. “Lurperatuta daudenak ateratzeko konpromisoa du Jaurlaritzak, eta egunen batean teorian saiakeraren bat egingo dute”.
Bezperan abisu. Apirilaren 25ean Munitibartik pasatu zen Itxasalde batailoia, eta Luis Bernedo eta Jose Amezti batailoiko gudariek etxekoei esan zieten bonbardaketa arrisku nabarmena zegoela, eta kontuz ibiltzeko, eta etxetik basora edo mendira irteteko. Gehienek kasu egin zieten; Ameztiren aita Bengolako Jose Amezti etxean geratu zen, eta biharamunean etxearen ertz batean bonba bat bota, eta zauritu egin zuten.
Berbaldian hainbat dokumentu erakutsi zituen Unamunok. Esate baterako, 1936ko abenduaren 22ko Euzkadi egunkariko albiste bat aipatu zuen. Bertan, Orduñan zeuden Itxasalde batalloiko Boga Boga eta Telleria konpainietako Arbazegi eta Gerrikaitzeko gudariek «nobedade barik» zeudela zehazten zen, “etxekoak lasaitu asmoz”. Ahaztuen Oroimeneko kideek dakitenez, gutxienez zazpi munitibartar (bost Tellerian eta bi Boga Bogan) egon ziren konpainia horietan. Haien izen-abizenak zerrendatu zituen Unamunok.
Italiarrak Urkaritik Ondarroako kostaldera zabalduta zeuden, eta aire erasoaren bezperan haiek egindako txostena erakutsi zuen. Italiarrek menditik ikusi zutena kontatzen da:
Markina inguruan baserri bat bonbardatzen ikusi zutela domeka arratsaldean. “Ziarregiko Luzar baserrira bi bonba bota, eta inguruko arboladira 25 bonba, eta Pagoleorragara bospasei bota zituztela azaltzen da txostenean. Uste dugu bezperako erasoa hemengo herrietan kanoi antiaereoak edo metrailadoreak zeuden konprobatzeko izan zela, eta erantzunik jaso ez zutenez, biharamunean gura zuten moduan burutu zituzten erasoak”.
Hildakoak bonba zuloetan lurperatzera derrigortu zituztela azaltzen duen dokumentu bat ere irakurri zuen Unamunok, Juan Jose Intxaustik eskuz koaderno batean idatzitakoa. Australiako egunkari bateko albistea ere eroan zuen hitzaldira. Mintegiko zuloan egondako kazetari baten kronikak matxinoen bonbarderoek
50 bonba astunetik gora bota zituztela Gerrikaitz eta Bolibarren dakar, eta herriak apurtu egin zituztela: “Bolibar akatsa dela uste dugu, Gerrikaitz eta Arbazegiz ari zela uste dugu”.
Hildakoen berri emateagaz batera, erasoan zauritutakoak izendatu zituen Unamunok. Era berean, nazionalen sarrera zelakoa izan zen eta tropek aurrera zelan egin zuten ere azaldu zuen. Baita aire erasoaren ondoren
herritik ihes egindakoak eta kartzelaratuak (ez gerran ibilatakoak) eta haien zigorrrak ere. “Munitibar desegin zutenean asko eta asko alde beharrean topatu ziren, beldurrez”. Munitibarko udaletxeak egindako txostena erakutsi zuen. Bertan 1937ko irailean herrian falta ziren zibilen zerrenda agertzen da.
Halaber, soldadu moduan joan eta frenteetan hildako munitibartarren zerrenda eta gerran desagertutakoena ere ekarri zuen Unamunok.
Testigantzak emandakoei esker ona. Ahaztuen Oroimeneko kideek 25 bat testigantza jaso dituzte. Munitibartarrekin batera, markinarrak, bolibartarrak, aulestiarrak, etxebarriarrak edota mendatarrekin batu ziren 2012tik 2016ra.
“Zuzenean bizi izan ez gendunok etxean kontatu digutena dakigu, baina kontakizun orokor baten falta egon da. Lehenengo pausoa emateko beharra da Ahaztuen Oroimeneko kideek egin dutena”, adierazi zuen Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkateak eta herritarren izenean, testigantzak emandakoei eskerrak eman zizkien. Era berean lekukoentzat zein gainontzeko testigantzak eman dituztenentzat esker oneko berbak izan zituen Unamunok ere: “Eskerrik handiena errelato hau osatzen lagundu diguten guztiei, eta udaletxeak ere pilla bat lagundu digu”.
Halaber, Munitibarren gertatutakoaz zerbait gehiago dakitenei haiekin harremanetan jartzeko eskatu zien Unamunok, horrela egun hartako errelatoa osatzen jarraituko dutelako.
OHARRA: Domekako hitzaldia azaldutakoa
Ahaztuen Oroimena elkartearen webgunean jarri dute ikusgai.