Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kamiñaldeko mendiko lanek baldintzatutako aurrekontuak onartu ditu Ondarroako Udalak

Mikel Santiso
Ondarroa
2017/05/02
Bederatzi milioi eta erdiko aurrekontua onartu dute, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz. Udaleko diru sarrera kopurua jaistea eta Kamiñaldeko gaia bideratzeko ongizate, hirigintza eta ogasun sailetan 258.000 euro jarri behar izateak asko baldintzatu ditu. Inbertsioetarako 500.000 euro bakarrik izatea aurreikusi du udalak, beti ere Txomin Agirreko aparkalekuak saltzeko aukera izango duela kontuan hartuta. Hau horrela izan ezean, diru kopuru hori ere murriztu egingo litzateke.
Kamiñazpiko parkea eraberritzeko asmoa du Ondarroako Udalak. Argazkia: Ondarroako Udala

Kamiñazpiko parkea eraberritzeko asmoa dauka Ondarroako Udalak. Argazkia: Ondarroako Udala

Zerbitzuak bere horretan mantentzeko ahalegina egingo du udalak, nahiz eta Herri Busaren eta kiroldegiaren kostuak, esaterako, handitu egingo diren. Beharrezkoa ikusten dute gainkostu horri aurre egitea, herritarren ongizatea eta iriste erraztasuna bermatzeko : “Orain esfortzu bat izango da gainkostu horri aurre egitea, baina badakigu herritarrek zerbitzu horien premia daukatela, eta, beraz, beharrezkoa dela horiek mantentzea”, adierazi du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Diru gutxi izan arren, hortaz, udalak bere asmoekin jarraitzeko asmoa dauka. Kamiñazpiko parkea eraberritu eta hondartzako txiringitoko sukaldea berritu nahi dituzte. Argiterian ere aldaketak egin nahi dituzte, eta LED argiztapena jarri, kontsumoa eta energia aurrezteko. Magdalena eta San Juan Txurru kaleetako iriste erraztasuna ere hobetu beharrekoak dira udalarentzat, eta horretarako espaloiak konpontzea aurreikusi dute. Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak nabarmendu du, “egiteko gauza asko egon arren, herriko auzo guztietara iristeko asmoa” daukatela. Jada martxan dauden egitasmoekin jarraitzea ere garrantzitsua dela iritzita, herriko ziburuetan egiten ari diren konponketekin jarraituko dute.
Oposizioko alderdi bakarrak, EAJk, udal gobernuak aurrekontuak beranduegi eman zizkiola esan du, “azken orduan”.
Udal eraikinetan ere hobekuntzak egiteko asmoa dauka udalak. Etxelilan eta udaletxe zaharrean, esaterako, berogailu sistema aldatuko dute. Alkateak egoera konplikatua dela aitortu du, baina aurrekontuei jarraipen zehatza egin eta beste arloetan gastatzen ez dena herritarren onurarako diren inbertsioetarako erabiltzeko konpromisoa hartu du Bedialaunetak. Udalean dagoen oposizioko alderdi bakarrak, EAJk, udal gobernuak aurrekontuak beranduegi eman dizkiola esan du, “azken orduan”. Bestalde, jeltzaleek nabarmendu dute bat datozela udalak herritarrentzako gutxiengo zerbitzuak mantentzearen alde egindako apustuagaz, baina orokorrean uste dute udala ez dagoela tresna egokiak jartzen herriko erronkei eta arazoei aurre egiteko. 2017ko aurrekontuak, ALORREZ ALOR:
  • Aniztasun batzordea: 33.250,00 euro.
  • Ingurumen batzordea: 120.189,03 euro.
  • Berdintasuna: 157.086,06 euro.
  • Euskara batzordea: 157.428,16 euro.
  • Kultura batzordea: 487.538,56 euro.
  • Hezkuntza batzordea: 618.149,38 euro.
  • Ogasuna: 653.943,28 euro.
  • Kirol batzordea: 826.783,06 euro.
  • Ongizate batzordea: 1.754.718,12 euro.
  • Hirigintza batzordea: 1.939.991,52 euro.
  • Presidentzia: 2.705.509,28 euro.
GUZTIRA: 9.454.586,45 euro.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.