Amorotoko historia gaur egungo belaunaldiei hurbilarazteko helburuarekin, Amorotoko Memoriaren Eguna ospatuko dute zapatuan [maiatzak 6]. Udaletik adierazi dutenez, egitarau “xume bezain aberatsa” prestatu dute.
Pedro Mari Gabiola Bermeosolo gogora ekarriz hasiko dute arratsaldea. Gabiola Amorotoko alkate zela, 1937ko irailaren 7an fusilatu zuten 1936ko gerran. “Memoriaren Egunean merezitako omenaldi apala eskeiniko diogu”.
Gabiolaren senitartekoek parte hartuko dute ekitaldian, eta baita garai hartatik gaur egunera Amorotoko udalburu izandakoek eta herritarrek ere. “Ikurrina jaso eta omendua gogoraraziko digun monolitoa bistaratuko dugu, San Miguel ondoan”.
Ekitaldia bukatutakoan, Amoroto, Ginena eta garena, ahotik bihotzera dokumentala estreinatuko dute elizan. “Urte bete luzez prestatzen egon garen proiektu honek gure benetako geutasunaz jabetzen lagunduko digu”, zehaztu dute Amorotoko Kultur Taldeko kideek.
Hamar herritar nagusiren bizipenak dira dokumentaleko protagonista eta beraien ahotan Amorotoko garai bateko haurren eskola sasoia, gazte garaia eta jolasak irudikatuko dituzte.
Era berean, 1936ko gudak haiengan zein herrian izandako eragina eta gerraostean etorkizuna eraikitzeko egindako esfortzu eta ahaleginak bildu dituzte. “Azken hamarkadetan herriak bizitako eraldaketa ere erakutsiko digu erreportajeak, gure nagusien oroitzapen eta kontakizunak irudiekin lagunduta”.
Dokumentalaren trailerra youtuben dago ikusgai, eta dagoeneko 2.600 ikustaldi baino gehiago izan ditu.
EGITARAUA:
17:30. Pedro Mari Gabiola Bermeosolori omenaldia, San Migel ondoan.
Ondoren. Ikurrina jasotzea.
19:00.Amoroto ginena eta garena, ahotik bihotzera dokumentalararen estreinaldia, elizan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.