Herriko jai nagusiak ospatzeko prest daude berriatuarrak.
Barikuan hasi eta martitzenera arte [maiatzak 5-9] hamaika ekitalditan ondo pasatzeko aukera izango dute beste urte batez.
Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinazoaren ostean, musikaz girotuta hasiko dituzte San Gregorixuk, eta hurrengo egunetan ere askotariko doinuek hartuko dute herria. Zapatuko Paellada egunean, esate baterako,
Hara eta
Esne Beltza taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera eskainiko diete bertako zein inguruko herritarrei.
Bihar da [maiatzak 4] paelladarako izena emateko azken eguna; udaletxean izena eman behar da.
Herritarrak, iazko Kuadrilla Egunean, paella prestatzen.
Bestalde, barikuko
playback lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillek barikura arte [maiatzak 5] dute izena emateko aukera. Zentrala tabernan dago izena emateko zerrenda, eta dagoeneko zortzi taldek izena eman dute.
Gure Esku Dago-ren eguna. Aurtengo jaien berezitasun nagusia, Gure Esku Dago-ren herri galdeketak jaiekin bat egin duela da. Jai giroa nagusituko da domekan [maiatzak 7], eta adin guztientzako ekintzak egongo dira. Esate baterako, koruaren emanaldiagaz gozatu ahalko dute herritarrek, eta gorputzak astintzeko
zumba egiteko aukera izango dute.
Jaien egitarauaren barruan, domeka eguerdirako [maiatzak 7] herri kirol erakustaldia prestatu dute, eta arratsaldean Ezten Giro taldearen erromeriak dantzan jarriko ditu herritarrak.
Bestalde, astelehena [maiatzak 8] izango da udalerriko ume eta gaztetxoen egun handia. Horiek primeran pasatzeko aukera izango dute, zesta jolasetan zein abentura parkean.
Martitzenean [maiatzak 9], ohiko meza nagusiagaz eta Sarats dantza taldearen saioagaz hasiko dute San Gregorio eguna. Gauean, berriz, su emanaldiagaz agurtuko dute Kaxero Gaupasero.
Pala Txapelketa. Berriatuako Guraso Elkarteak umeen Pala Txapelketa antolatu du martitzenerako [maiatzak 9], Mendibarren frontoian.
Umeek
17:00etan izena eman, eta jarraian bikoteak egiteko zozketa egingo dute. Partidak jokatu, eta sariak banatu ostean jan-edana egongo da partaide guztientzat.
EGITARAUA:
BARIKUA, maiatzak 5 (KAXERO GAUPASERO EGUNA)
- 18:30. Kaxeroren jaitsiera. Txupinazoa, txosnen irekiera eta luntxa.
- 20:00. Erromeria Zirkinik bez taldearen eskutik.
- 22:00. Playback-ak.
- 23:00. Erromeria Zirkinik bez taldearen eskutik.
ZAPATUA, maiatzak 6
(PAELLADA EGUNA)
- 10:30. Paelladako mahaien montaketa.
- 14:30. Paellak aurkeztu.
- 19:00. Bertso poteoa Alaia Martin eta Jokin Uranga bertsolariekin.
- 23:00. Kontzertua: Hara eta Esne Beltza.
- Ostean. Erromeria Arkerbeltz taldearekin.
- OHARRA: Gababus zerbitzua egongo da.
DOMEKA, maiatzak 7
(GURE ESKU DAGO EGUNA)
- Egun guztian. Gure Esku Dagok antolatutako ekimenak.
- 13:00. Herri Kirolak: Ugaitz Mugerza eta Aitzol Atutxa aizkoran eta trontzan, eta Aimar Irigoien harri-jasotzen, Santa Souza txingak eramaten eta Irati Astondoa aizkora eta lokatz biltzen.
- 18:30. Erromeria Ezten Giro taldearen eskutik.
ASTELEHENA, maiatzak 8
(UMEEN EGUNA)
- 11:00. Umeentzako zesta jolasak, Guraso Elkartearen eskutik.
- 18:00. Abentura parkea, Sustraiak Naturan taldearen eskutik.
MARTITZENA, maiatzak 9
(SAN GREGORIO EGUNA)
- 12:00. Meza nagusia. Ondoren. Sarats dantza taldearen emanaldia.
- 16:30. Mus Txapelketa.
- 17:00. II. San Gregorio Umeen Pala Txapelketa, Guraso Elkartearen eskutik.
- 17:30. Briska Txapelketa.
- 22:00. Kaxeroren igoera su emanaldiarekin.
Iazko jaietako argazki galeria: