Donostiako komisaldegi batean daukate preso ondarrutarra, eta gaur arratsaldean [maiatzak 3] eramango dute Madrilera (Espainia). Bihar [maiatzak 4] pasatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik.
Aranburuk apirilaren 17an bete zuen Frantziak ezarritako zigorra, baina Espainiak egindako euroagindu eskaera bat zela eta, preso jarraitu du Mont de Marsan espetxean.
Herritarrari babesa emateko, Ondarroako Sortuk asanblada bat egin du gaur (argazkian).