Donostiako komisaldegi batean daukate, eta gaur arratsaldean [maiatzak 3] eramango dute Madrilera (Espainia). Bihar pasatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik.
Aranburuk apirilaren 17an bete zuen Frantziak ezarritako zigorra, baina Espainiak egindako euroagindu eskaera bat zela eta, preso jarraitu du Mont de Marsan espetxean.
Asanblada. Herritarrari babesa emateko, Ondarroako Sortuk asanblada bat deitu du gaur 19:30erako. Alamedan batzeko deia egin du alderdiak.
Aranbururen askatasuna eskatu zuten apirilaren 20an, Ondarroan, Sortuk deituta. Argazkia: Turrune