680 kilokoarekin hasiko da txapelketa Azkoitian, 17:30ean, liburutegi ondoko zelaian. Hurrengo hitzordua Berriatuan izango dute, maiatzaren 13an frontoiaren atzeko zelaian, eta 680 kiloko azken jardunaldia Deban jokatuko dute, maiatzaren 20an. Horren ostean, 640 kiloko, 600 kiloko eta 560 kiloko jardunaldiak iritsiko dira. Txapelketa uztailaren 29an amaituko da, Plentzian.
Nuarbeko kide izandako Sebastian Gurrutxaga entrenatzailearen zuzendaritzapean,
inoiz baino lagun gehiago ariko dira Mutriku Sokatira taldean. Hauek izango dira aurtengo tiralariak: Gorka Arreitunandia, Garikoitz Arruti, Xabi Arizaga, Jon Badiola, Eder Bergara, Ekaitz Salcedo, Aitzol Urkiza, Javier Urresti, Ioritz Urruzuno, Ibai Iparragirre, Xabier Arakistain, BeƱat Urkiza, Patxi Ituarte, Andoni Elordieta eta Iker Goikoetxea.
Iazko denboraldian egon ziren tiralari gehienek jarraituko dute aurten taldean.