Munitibarko Bonbardaketaren 80. Urteurrena dela-eta, Etxebarriko Zelaietaburu gerra eremuari buruzko argazki erakusketa ikusgai dago udalerriko liburutegian.
Dozena bat paneletan Zelaietaburuko errekuperazio lanak eta hiru gudariren deshobiraketen argazkiak daude. Han egin zuten beharra laburbiltzen dute argazkiek. Besteak beste, indusketa lanak zelan egiten dituzten ikusten da, eta han bizia galdu zutenei egindako omenaldiaren irudiak ere biltzen ditu. Argazkiekin batera informazio ohol batek osatzen du erakusketa.
Maiatzaren 12ra arte dago ikusgai. Astelehenetik barikura bisitatu ahal da, 16:00etatik 20:00etara.
Argazkia: Plugin Estudioa.