Goizean egin diote epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta epaileak 12.000 euroko fidantza ezarri dio preso politiko ondarrutarrari; fidantza ordainduta, aske geratu da Aranburu. Epaiketa 10:30ak inguruan hasi da, eta hiru bat ordu iraun du. Momentu honetan Ondarroarako bidean da Aranburu. Aurreikuspenen arabera, 21:30ak aldera helduko da Aranburu Ondarroara; Zubi Zaharretik pasata ailegatuko da alde zaharrea.
Aranburu, erdian, senide eta lagunekin.
Xabi Aranburuk apirilaren 17an bete zuen Frantziak ezarritako kartzela zigorra Mont de Marsango espetxean, baina Espainiaren euroagindu batengatik Donostiara ekarri zuten atzo. Arratsaldean Madrilera eraman zuten, eta gaur goizean pasatu dute epailearen aurretik. 2012an atxilotu zuten Frantzian, eta ordutik hona hainbat espetxetan egon da.
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuen Ondarroako Sortuk Alamedan, euroagindua ez aplikatzeko eskatuz eta Aranbururen askatasuna aldarrikatuz.
Herritar ugari bildu ziren atzo arratsadean Sortuk deitutako kontzentrazioan. Argazkia: Mikel Santiso