Jaietako egitarau osoago bat egiteko batzartzen hasi dira zenbait gazte
30 bat lagun batu dira lehenengo batzarrean. Jaxak Martxan egitasmoa abiarazi dute,. gune alternatiboa eta jai eredu propioa sortzeko. Gazteei bileretan parte hartzeko deia egin dieteJaietako egitarau osoago eta indartsuago bat egiteko helburuagaz, bat...
30 bat lagun batu dira lehenengo batzarrean. Jaxak Martxan egitasmoa abiarazi dute,. gune alternatiboa eta jai eredu propioa sortzeko. Gazteei bileretan parte hartzeko deia egin diete
Jaietako egitarau osoago eta indartsuago bat egiteko helburuagaz, batzarrak egiten hasi dira zenbait gazte, Gazte Mugimenduak deituta.Lehen batzarra apirilaren 29an egin zuten Gaztetxean, eta 30 bat gazte elkartu ziren. Guztien artean, Jaxak Martxan egitasmoagaz hasi ziren, jai gune alternatibo bat eta jai eredu propio bat sortzeko asmoz.
Batzarrean lan taldeetan funtzionatzea erabaki zen, hori izango delakoan egitarau osatuago bat egiteko bidea. Txosnak Musika Plazan egotearen aldeko erabakia hartu zuten, uste dutelako gazteen artean badagoela nahikoa indar txosnagunea gaitasun handiagoagaz ustiatzeko. Txosnagunea Musika Plazan mantentzeagaz batera, berpizteko beharraz ere jabetu dira.
Eskaintza zabaltzea
Txosnaguneko eskaintza zabaltzea, gaueko ekintzak kontzertuetara bakarrik ez mugatzea eta beste emanaldi kultural batzuk eskaintzea, eguneko ekintzak ere egotea, Andra Mari Eguna bakarrik Gaztetxera ez mugatzea eta txosnagunearen eta Gaztetxearen arteko lotura indartu beharra izan ziren atera zituzten ondorio nagusiak.
Aurrerantzean, lau lan taldetan banatzea erabaki zuten, euren jarduna hobeto aprobetxatzeko: azpiegiturak, musika, egitaraua eta komunikazioa. Eta herriko gazteei dei egin zieten batzarretara joan eta egitaraua osatzen laguntzeko, guztien artean Andra Mari jai ederragoak antolatzeko. Ekarpen gehiago jaso ahal izateko jaxakmartxan@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute martxan, eta sare sozialetan ere kontuak zabaldu dituzte.
Gazte Mugimenduko kideek maiatzaren 6an 12:00etan Gaztetxean egingo den hurrengo batzarrerako deia egin diete herriko gainontzeko gazteei.