Zubi Zaharretik ailegatu da Aranburu Ondarroako Alde Zaharrera, herritarren txalo eta uxu artean; harrera beroa egin diote.
Goizean egin diote epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta epaileak 12.000 euroko fidantza ezarri dio preso politiko ondarrutarrari; fidantza ordainduta, aske geratu da Aranburu. Epaiketa 10:30ak inguruan hasi da, eta hiru bat ordu iraun du.
Aranburu, erdian, senide eta lagunekin.
Xabi Aranburuk apirilaren 17an bete zuen Frantziak ezarritako kartzela zigorra Mont de Marsango espetxean, baina Espainiaren euroagindu batengatik Donostiara ekarri zuten atzo. Arratsaldean Madrilera eraman zuten, eta gaur goizean pasatu dute epailearen aurretik. 2012an atxilotu zuten Frantzian, eta ordutik hona hainbat espetxetan egon da.
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuen Ondarroako Sortuk Alamedan, euroagindua ez aplikatzeko eskatuz eta Aranbururen askatasuna aldarrikatuz.
Eguaztenean Alamedan egindako elkarretaratzea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.