Xabi Aranburu presoa Espainiaratu egin dute
Xabi Aranburu Sagarminaga preso politiko ondarrutarra Espainiaratu egin dute. Familiak jakinarazi duenez, atzo goizean Frantziatik Donostiako komisaldegi batera eraman zuten, eta arratsaldean, berriz, Madrilera, gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean epa...
Aranburuk apirilaren 17an bete zuen Frantziak ezarritako bost urteko espetxe zigorra, baina Espainiaren euroagindu bat zela eta, preso eduki dute Mont de Marsango espetxean.
Frantziak euroagindu eskaera onartu ostean apirilaren 21ean egin zen eskaera onartu ala ez erabakitzeko epaiketa, gehienez hamahiru egunez eduki ahal zuten preso Frantziako estatuan.
Aranburu 2012ko maiatzean atxilotu zuten Frantzian, eta ordutik hona, hainbat espetxetan egon da, Fleuryn eta Reau eta Lyonen, besteak beste.
Sorturen asanblada
Espainiaratzearen harira, atzo 19:30ean asanblada egin zuten Alamedan, Ondarroako Sortuk deituta.
Elkarretaratzean euroaginduaren aurka agertu ziren, eta herritarrari babes osoa eman, eta aske uzteko eskatu zuten.