Haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da bihar, Herri Bibliotekan
Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatuta, Saroa Bikandiren haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da bihar, 17:00etan hasita, Herri Bibliotekan. Bikandik atxiAMOtxia peroli PAn beharra aurkeztuko du.Durangarrare...
Durangarraren saioa 4 urtetik 8 urte bitarteko umeentzat aproposa izango da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, adinaren arabera eta ekitaldian parte hartzen duten ume kopuruaren arabera, Bikandik euskarazko ipuinez, kantuez edo errimez girotuko du ordubete inguru iraungo duen saioa.
Joan den apirilaren 1ean ere saioa eskaini zuen Saroa Bikandik Herri Bibliotekan, eta ekitaldiagaz «poz-pozik» gelditu ziren parte hartzaileak.