Markina-Xemein Turismoa izeneko Flickr ataria sortu dute
Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak herriko turismoa kudeatu eta dinamizatzeko bere jardunean jarraitzen du. Turistentzako liburuxka kaleratu ostean, egitasmo berrien artean, turismoari begirako webgune berria martxan jartzea dute helburu, eta hasita daud...
Webgune berria osatu bitartean, eta batez ere, bisita gidatuak sustatzeko helburuagaz, Markina-Xemein Turismoa izeneko Flickr ataria sortu du Turismo Mahaiak (https://www.flickr. com/photos/mxturismoa), eta esteka jubilatuen elkarte eta Euskal Etxeetara bidali dute, herria bisitatzeko gonbita luzatuz. Azaldu dutenez, atari horretan sareratu dira azken aldian Turismo Mahaiak herritarren partetik jaso dituen hainbat argazki.
Turismo Mahaia herritarrei zabalik dagoela ere gogora ekarri dute, bai herritarrak taldera gehitzeko bai eta proposamenak entzun zein materiala jasotzeko ere. Elkarlana eta parte hartzea errazteko, aurrerantzean posta elektroniko hau erabiliko dute: turismo@markina-xemein.eus.