Ikergazten saritu dituzte Nagore Elu eta Jaione Etxebarria ondarrutarrak
Eluk zientzia alorreko poster lanen artean jaso du saria. Etxebarria ingeniaritza arloan saritu dute. Ikergazte kongresuak 180 ikertzaile gazte bildu ditu aurten, IruñeanHiru eguneko jardunaren ostean, barikuan amaitu zen Ikergazte 2017 kongresua. Iru...
Eluk zientzia alorreko poster lanen artean jaso du saria. Etxebarria ingeniaritza arloan saritu dute. Ikergazte kongresuak 180 ikertzaile gazte bildu ditu aurten, Iruñean
Hiru eguneko jardunaren ostean, barikuan amaitu zen Ikergazte 2017 kongresua. Iruñeko NUPeko kanpusean bildu ziren 180 ikertzaile gazte; euren lanak plazaratu eta besteen ikerketak ezagutu ahal izan zituzten. Saririk ere ez zen falta izan. Ingeniaritza arloan Jaione Etxebarria Elezgarai (1986, Ondarroa) izan da sarituetako bat, Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa lanagaz. UEUk poster lan onenak ere saritu ditu. Zientzia alorrean, Nagore Elu Arantzamendi (1992, Ondarroa) saritu zuten. Eluk Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima? lana aurkeztu zuen.Iruñetik kanpoko parte hartzaileen euren jatorrizko tokietara itzuli badira ere, kongresua ez da guztiz amaitu, ahozko komunikazio bidez zein posterren bidez aurkeztu diren 122 komunikazioak argitaratu egingo dira-eta, «euskarazko produkzio zientifikoari ekarpen adierazgarria eginez».
Iñaki Alegria UEUren zuzendaria pozik dago jardunaldiak utzi duenagaz: «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri edukitzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda».
Gogorarazi duenez, 2010. urtean ezagutza alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta duela bi urte Durangon antolatu zuten. «Apustu oso handia izan zen lehenbiziko kongresua UEUrentzat, eta are gehiago bigarren hau, beti esaten baita bigarrengoa antolatzea izaten dela zailena. Baina erantzuna ikusita, kongresua arrakastatsua izan dela esan dezakegu».
Sariak Iruñeko Udalak babestu ditu, eta ikertzaileek 300 euro, aldizkari zientifiko baten harpidetza eta bertan idazteko aukera irabazi dute.