Bertsutan Ondarroako Bertso Eskolak Beikoziniren laguntzagaz antolatuta, bertso afaria egingo dute barikuan [maiatzak 19]. 22:00etan hasiko da afaria, eta ondoren lau bertsolarik girotuko dute afalostea. Ondarroako Bertso Eskolako
Bikain Urkiri eta Eñaut Lertxundi bertsolariek eta
Oihana Bartra bilbotarrak eta Gipuzkoako azken Bertsolari Txapelketako finalista
Oihana Iguaran amasarrak kantatuko dute. Gai jartzaile lanetan
Iñaki Lersundi arituko da, Bertsutan Bertso Eskolako kidea .
Afaria 24 eurokoa izango da, eta oraindik badago aukera sarrerak erosteko; Beikozinin daude salgai.
2016ko maiatzean ere bertso afari bera antolatu zuen Bertsutanek, baina orduan gai jartzaile aritu zen Eñaut Lertxundi bertsotan arituko da barikuan; joan den urtean Iñaki Lersundi bertsotan aritu zen.
2016ko bertso afarian ere protagonista berdinak aritu ziren oholtzan. Argazkia: Bertsutan