Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Greba egin dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek

Mikel Santiso
Ondarroa
2017/05/17
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile eta haur-eskoletako hezitzaile eta langileek greba egin zuten atzo. ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek deituta, bigarren greba eguna egin zuten atzo, martxoaren 22koaren ostean. Grebaren jarripena, datuetan. Gehiengo sindikalaren arabera, grebak %80ko jarraipena izan zuen, eta Eusko Jaurlaritzak esandakoaren arabera, berriz, %45ekoa. Atzoko greba egiteko, hainbat arrazoi zituztela salatu zuten hezkuntza publikoko langileek: hezkuntza sisteman  inbertitzen dena Europako bataz bestekotik oso urrun egotea, langileen behin-behinekotasunaren bataz bestekoa %40koa izatea, geletan dauden ikasle kopurua handiegia izatea dituzten beharrei modu egokian erantzun ahal izateko, arrazoiren batengatik lanera joan ezin den irakasle bat baldin badago beraiek ordezkatuko dituen pertsona seigarren eguna arte ez etortzea, gaixorik daudenean hileko soldataren %75 soilik jasotzea lehen hiru egunetan eta euren soldatek azken bost urteetan 400 euroko jaitsiera izatea.
Ondarroa BHI-ko irakasleak, beltzez jantzita eta euren aldarrikapenekin. Argazkia: Ondarroa BHI

Ondarroa BHIko irakasleak, beltzez jantzita eta euren aldarrikapenekin. Argazkia: Ondarroa BHI

Bigarren Hezkuntzako langileen esanetan, atzokoa protestatzeko eguna zela erabaki zuten, “etorkizuna eraikitzeko zutabe nagusia den hezkuntza sisteman ezinbestekoak diren hobekuntzak aldarrikatzeko eguna” zela argudiatuta. Hezkuntzan gertatzen ari denaren adibiderik argiena irakasle bat gaixorik jartzen denean administrazioak ezartzen duen “zigor bikoitza” dela esan zuten irakasleek: “Alde batetik, soldatatik kentzen digute dirua, eta beste aldetik ez dute irakasle ordezkorik bidaltzen ikastetxera seigarren eguna iritsi arte. Hori zigorra bi bider ezartzea da”. Datorren martitzenerako [maiatzak 23] beste greba bat deitu dute sindikatuek, (CCOO-k ez du grebara horretarako deirik egin momentuz) eta oraindik ere denbora dagoen arren, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek urrun ikusten dute negoziazio mahaian jarri ere egitea. Eusko Jaurlaritzak Josu Erkoreka bozeramailearen ahotik erantzun zien atzo sindikatuei: “Eskatzen dutena ez dago Eusko Jaurlaritzaren esku”, adierazi zuen eta gaineratu zuen sindikatuen argudioek ez dutela grebarako deialdia justifikatzen.
Ondarroako institutuko irakasleak: “Nahiago ikasleen beharretarako eman dirua administrazioak kendu eta diru hori hor zehar galtzen uztea baino”.
Beste modu bat. Ondarroako Bigarren Hezkuntzako Institutuan greba egiteko beste modu bat planteatu zuten atzo. Klaustroaren %80ak bat egin zuen grebarekin, baina ikasleak ahalik eta gutxien kaltetzeko asmoarekin portzentai horretatik lau irakaslek izan ezik, greba japoniarra bezala ezagutzen dena egin zuten. Ohiko greba egin ezkero Hezkuntza Sailak soldataren zati bat kenduko zietela ikusita, nahiago izan zuten lanera joan eta administrazio publikoak kenduko zien kantitate horren zati bat institutuan eratzen ari diren poltsa sozialean sartu. Horrela, datorren ikasturtetik aurrera institutuko edozein erabiltzailek izan ditzakeen beharrak asetzeko erabiliko dute diru hori. Beraien esanetan, “nahiago ikasleen beharretarako eman dirua administrazioak kendu eta diru hori hor zehar galtzen uztea baino”. Euren salaketak agerian uzteko, irakasleak kamiseta beltzekin eta aldarrikapenak lepotik zintzilik zituztela egon ziren atzo ikastetxean. Ondarroako institutuan esaterako, hezkuntzan jasandako murrizketak salatzen zituzten pankartak bota zituzten eraikinaren azken solairuko leihoetatik. Hezkuntza eraiki ahal izateko, gizartea modu justu eta solidarioan eraikitzeko, baldintza guztiak hobetu behar direla aldarrikatuz amaitu zuten euren agerraldia Ondarroa BHIko irakasleek.
Lekeitioko eskolakoek elkarretaratzea egin zuten, udaletxeko eskaileretan

Lekeitioko eskolakoek elkarretaratzea egin zuten, udaletxeko eskaileretan. Argazkia: Lekeitioko Eskolako Guraso Elkartea.

Lekeition, bestalde, greba deialdiagaz bat eginda, udaletxe aurrean bildu ziren irakaskuntza publikoko langileak eta familiak, Irakaskuntza publikoaren alde: murrizketarik ez! lelopean. Ordu erdiko elkarretaratzean bildu ziren, giro onean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.