Belaunaldien arteko transmisio landuz, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko proiektua lantzen dabiltza
Ispasterko Herri Eskola, Guraso Elkartea eta Hirugarren Adinekoen Elkartea.
Proiektu horren barruan
sahararrei laguntzeko ekimena burutu dute ikasturteko bigarren hiruhilekoan, eta
azoka solidarioan 530 euro lortu, eta Farsia herriko eskolara bideratu zituzten. Han argindarra jartzen ari dira eta horretarako erabiliko dute ispastertarrek bidalitako dirua.
Azoka solidarioan lortutako dirua eta eskola materiala eraman zizkieten sahararrei Aste Santuan.
Hain zuzen ere, Maite Zabala Hirugarren Adinekoen Elkarteko presidentea eta Karlos Arrizubieta idazkaria joan ziren eskolara Aste Santuko oporraldian, eta hango 400 umeekin batu ziren.
Zabala eta Arrizubieta eskolako zenbait umerekin.
Ispasterko umeek eskola materiala eta euskal alfabetoa bidali zizkieten eta haien arabierazko alfabetoa, eskerrak emateko idatzitako gutuna eta sahararrekin ateratako argazkiak eraman dizkie Zabalak gaur arratsaldean eskolara.
Zabala umeei azalpenak ematen gaur arratsaldean.