Inoiz plazaratu gabeko zaldien ikuskizuna eskainiko dute etzi
Inoiz plazaratu gabeko zaldien erakustaldia egingo dute zapatuan, Ziortza-Bolibarren. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, Simon Bolivar plazan.Aulestiko Ubillatxen Titan zaldiak, Itziarko Etxeberriren Taisonek eta Guriesoko Santa Mariaren Bitxo-k egingo du...
Aulestiko Ubillatxen Titan zaldiak, Itziarko Etxeberriren Taisonek eta Guriesoko Santa Mariaren Bitxo-k egingo dute proba, Munitibarko premio harriagaz, eta Kinttopeko zaldi proben txapelketetako baldintzak bete beharko dituzte.
Zaldiak Berriatuan pisatuko dituzte, 17:00etan.
Sariak
Irabazleari 500 euro, manta eta ardo kaxa bat emango dizkiote. Bigarren sailkatzen den zaldiaren jabeak 450 euro eta ardo botila bat irabaziko ditu, eta hirugarrenarenak 400 euro eta ardo botila bat.
Zaldi ikuskizunaren ostean, Litxurdixoren eta Lajaren erromeria egongo da Kanpape tabernaren aurrean, 23:00ak arte.
Urte askoan probarik antolatu barik egon ostean, aurtengoa probak lehiatuko dituzten laugarren urtea da. Bitan inoiz plazaratu gabekoen lehia egon zen, eta batean Kinttopeko zaldiena.