Argizaiolak Gernika-Lumon egingo du 2017ko jaialdia
Euskal Herriko Argazkilari taldeen Elkarteak Elai-Alai aretoan egingo du Ohiko Batzar Nagusia. Argizaiola 2017 sariak ere emango dituzte zapatuanEuskal Herriko Argazkilari taldeen Elkartea Gernika-Lumon batuko da bihar. Hain zuzen, herri horretan eging...
Euskal Herriko Argazkilari taldeen Elkarteak Elai-Alai aretoan egingo du Ohiko Batzar Nagusia. Argizaiola 2017 sariak ere emango dituzte zapatuan
Euskal Herriko Argazkilari taldeen Elkartea Gernika-Lumon batuko da bihar. Hain zuzen, herri horretan egingo dute aurten Argizaiola jaialdia, eta Gernika-Lumoko Photoka argazkilaritza taldeak egingo ditu anfitrioi lanak.09:00etan izango da harrera, eta elkarregaz gosalduko dute Musutruk tabernan. Ostean, 09:30ak aldera hasiko da Federazioaren Ohiko Batzar Nagusia. Elai-Alai aretoan egingo dute bilera hori.
Gero, 12:30ean, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen erakusketa gelan ikusgai egongo den Jon Beristain argazkilariaren erakusketa bisitatuko dute. Erretratuak dira Giza sena erakusketak bilduko dituena; «herri baten bizitzan behar-beharrezko zaizkigun pertsonen edo pertsonaien erretratu psikologikoak, Gernikaren makineria osatzen duten lagunen irudiak», azaldu dutenez.
Gernikako Batzar Etxea bisitatu ostean, talde argazkia aterako dute Gernikako arbolaren magalean. 14:45ean, Zallo Barri jatetxean bazkalduko dute.
Jardunaldiari amaiera emateko, Argizaiola 2017 sariak banatuko dituzte.