Atzo [maiatzak 18] arratsaldean ospatu zen hirugarren urtez herriko bi bertsolari ezagunenen izena daraman lehiaketaren sari banaketa. Ondarroako Bertso Topaketak izenpean, bertsoa eta bertsolaritza izan ziren protagonista atzo Beikozinin.
Hiru ikastetxeetako ikasleekin batera, Nerea Ibarzabal eta Eneko Arrate bertsolari markina-xemeindarrak aritu ziren oholtza gainean, bertaratutako publikoa bertsoekin gozaaraziz. Jon Arrizabalaga eta Jose Mari Aranbarri, Arri eta Botx ere jendartean egon ziren. Gainera, Oier Ponce abeslaria ere igo zen eszenatokira kantatzera.
Hauek izan ziren III. Arri-Botx Bertso Paper Lehiaketako sarituak: Lehen taldean Enara Borges; bigarrenean, Arai Zabaleta; hirugarrenean, Jon Martinez de Azagra; laugarrenean, Oneka Plaza, eta sari orokorra irabazi zuena Laia Landaribar. Ekitaldiaren amaieran, ikasle sarituek oroigarri bana eta opariak jaso zituzten IƱaki Lersundi Ondarroako kultura zinegotziaren eskutik, Nerea Ibarzabal, Eneko Arrate, Arri eta Botx bertsolarien laguntzagaz. Zaldupe Eskolako, Zubi Zahar Herri Ikastolako eta Txomin Agirre Ikastolako ordezkariek ere oroigarri bana jaso zuten oholtza gainean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.