Cantabrico, 50 urte familia bakar baten esku
2016ko uztailean 50 urte bete zituen Cantabrico tabernak. Egitarau zabalagaz ospatu zuten data esanguratsua.Taberna zabaldu zuten Erundina eta Eladio, ondorengo jabeak izan ziren Eladino eta Itziar eta egun negozioa daramaten Pantxo Bedialauneta eta Ik...
Taberna zabaldu zuten Erundina eta Eladio, ondorengo jabeak izan ziren Eladino eta Itziar eta egun negozioa daramaten Pantxo Bedialauneta eta Ikerne Etxebarriak harrotasunez eraman izan dute beti tabernaren ardura. Bedialaunetak dioen bezala, familia bereko kideak dira, euren bizitzaren zati handi bat Cantabrico tabernari eskaini diotenak, lehen eguneko ilusio beragaz.
2006ko abuztuaren 1ean hartu zuten taberna Bedialaunetak eta Etxebarriak, eta nondik datozen ahaztu barik, erronka berriei aurre egiteko betiko ilusioa daukate.