Julen Lopetegi Espainiako selekzioaren hautatzaileak hurrengo bi partiduetarako eman duen deialdian sartu ditu bi jokalariak. Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak eta Asier Illarramendi erdilari mutrikuarrak Kolonbiaren aurkako lagunartekoa eta Mazedoniaren aurkako partidu ofizialak jokatzeko aukera izango dute.
Asier Illarramendi. Argazkia: illarra4.com
Hegoamerikarren aurka Huelvan jokatuko dute ekainaren 7an, 21:30etan, eta mazedoniarren aurkakoa berriz, 2018an Errusian jokatuko den Munduko Koparako sailkatze partidua izango dena, ekainaren 11an 20:45tan Mazedonian bertan. Partidu hau ofiziala izango da, sailkapen faseko G multzoko seigarren jardunaldiari dagokiona
21 urtez azpikoekin. Selekzio absolutuagaz kontzentratuta egon ostean, 21 urtez azpiko selekzioagaz joango da Kepa Arrizabalaga, Albert Celades hautatzaileak ere deitu egin baitu ekainaren erdialdean Polonian hasiko den Europako Txapelketarako.
Kepa Arrizabalaga atezaina, Espainiako selekzio absolutuagaz egindako lehen entrenamenduan. Argazkia: Se Futbol