Bihar zabalduko dute 2016ko mendi erronkaren erakusketa
Bihar zabalduko dute iazko mendi erronkan parte hartu zuten herritarrek ateratako argazkien erakusketa. 2016 urtean Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak Aurrera Mendi Taldeagaz batera antolatutako erronkaren argazkiak ikusi ahalko dira Udal Erakusketa A...
Erakusketa zapatura arte egongo da zabalik. Bihar, etzi eta barikuan, 18:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian egongo dira ikusgai argazkiak, eta zapatuan, 11:00etatik 13:00era bitartean. Erakusketari amaiera emateko, erronkan parte hartu zutenen argazki erraldoia aterako dute 13:00ean. Horrenbestez, erronkan parte hartu zuten herritarrei bertara gerturatzeko deia egin diete.
Omenaldia
Unai Barrenetxea kirol zinegotziak adierazitakoaren arabera, argazki erakusketa antolatzea mendi erronkan parte hartu zutenei omenaldi bat egiteko modua da. Gainera, halako erronkak egitea polita izan dela nabarmendu du, eta herritar askok parte hartu zutenez, parte hartze hori eta mendizaletasuna herri osora zabaltzeko erakusketa bat antolatzea bitarteko ona izan daitekeela uste du.
100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo erronkan 100 ondarrutarrek baino gehiagok parte hartu zuten, eta udalak balorazio positiboa egin zuen. Bigarren aldiz, udalak botatako erronka bete zuten ondarrutarrek.