
Irabazlea mantagaz.
Argazkia: Kanpape Taberna.
Inoiz plazaratu gabeko zaldien ikuskizunaz gozatu zuten
zapatu arratsaldean [maiatzak 20] Simon Bolivar plazara gerturatu ziren herritarrek.
Kantabriatik etorritako zaldiak
61 untza eginda irabazi zuen proba, eta manta, 500 euro eta ardo kaxa bat jaso zituen.
59 untzagaz haren atzetik sailkatu zen
Itziarko Etxeberriren
Taison zaldia, eta
Aulestiko Ubillatxen
Titanek 52 untzako marka lortu zuen.
Bigarren sailkatuak 450 euro eta ardo botila eraman zituen etxera, eta hirugarrenak 400 euro eta ardo botila bat.
Munitibarko premio harriagaz burutu zuten proba, Kinttopeko zaldi proben txapelketetako baldintzekin. Lehia hasi aurretik, Berriatuan pisatu zituzten zaldiak.
Jai giroan. Zaldi ikuskizunaren ostean,
Litxurdixoren eta Lajaren erromerian gozatu zuten gauera arte.

Argazkia: Kanpape Taberna.