Nagore Eluk eta Iñaki Iturrik podiuma egin dute Morga Trail proban
Domekan [maiatzak 21] ospatu zen Morga Trail; Nagore Elu ondarrutarrak eta Iñaki Iturri Ondarroan bizi den natxituarrak podiuma egin zuten.
Gizonezkoetan Ruben Ruzafa valentziarra izan zen azkarrena, ordubete, 31 minutu eta 21 segundoko markagaz. Atzetik Carlos Rodriguez eta Asser Alonso sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Irabazlearengandik 5 minutu eta 32 segundora helmugaratu zen Rodriguez, eta 8 minutu eta 12 segundora Alonso. Iñaki Iturri 6. sailkatu zen (Ondarroako bizilaguna lehena izan zen beteranoetan).
Guztira 600 bat parte hartzaile batu ziren Morgan. Trail laburra lehiatu zuten partaide gehienek; 219 korrikalarik.
Txakur-kros lasterketa, ostera, ez zen egin.
Mendi bizikleta proba 38 txirrindularik burutu zuten, eta Jose Garridok eta Zuriñe Frutosek irabazi zuten; Nagore Elu ondarrutarra bigarren sailkatu zen (01:41.12).