Gudarien oroimena transmititzeko ekimena egingo dute bihar
Gudarien oroimena transmititzeko herri ekimena egingo dute bihar, Gernika-Lumon. Hala, «borrokaren duintasun eredu» direnak gogoratuko dituzte mahai inguru eta ekitaldiaren bitartez.Euskal Herriaren aldeko borrokak eta errepresioak urteetan ez dutela...
Euskal Herriaren aldeko borrokak eta errepresioak urteetan ez dutela etenik izan azaldu dute herri ekimenaren antolatzaileek; «80 urte igaro dira Sollube eta Matxitxakoko bataila krudelak bizi genituenetik eta Gernikako bonbardaketa genozida pairatu genuenetik; halaber, 42 urte bete dira Andoni, Blanki eta Iñaki hil zituztela; 33 urte Katu hil zutela, 32 urte beteko dira Manu hil zutena, eta 26 urte beteko dira hilaren 30ean Jon eta Joan Carles hil zituztela», gogoratu dute.
Hori horrela izanik, horiei guztiei omenaldia egiteko bilduko dira herri ekimenean bihar. 12:00etarako jarri dute lehenen- go hitzordua; mahai ingurua egingo dute Astran, Militantzia belaunaldiz belaunaldi: Borroka, oroimena eta duintasuna izenburupean. 13:30ean, aldiz, ekitaldia egingo dute Astra aurrean, Busturialdeko gudarien omenez.
Busturialdeko herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera, «gudariak herriaren biziraupenerako ezinbestekoak izan direlako».