Umeek eskolan jaten dutenaz ariko dira bihar, formazio tailerrean
Eako Udaleko Sozioekonomia Batzordeak antolatuta, formazio hitzaldiak jarri dituzte herritarren eskura. Guztira, lau saio izango dira, eta bihar bigarrena egingo dute.Natxituan elkartuko dira, 11:00etan. Gure platera, gure aukera ekimeneko kide Eneko V...
Natxituan elkartuko dira, 11:00etan. Gure platera, gure aukera ekimeneko kide Eneko ViƱuelak euskaraz emango du hitzaldia, eta umeek eskolan jaten dutenaz ariko da.
Ekainaren 3an eta 17an egingo dituzte hirugarren eta laugarren formazioak.
Maiatzaren 13an hasi ziren formazio hitzaldiekin. Egun horretan, Bedaronan bildu ziren herritarrak, Baserrien adaptazio errespetagarria izenburupeko hitzaldian.