Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Giro alaia euskal erromerietan

Lekeition eta Mutrikun dantzariek hartu zituzten kaleak zapatuan. Egun osoko egitarauagaz gozatu zuten, eta eguraldia lagun, ondo pasa eta ondo pasa eragin zutenKolorez eta irrintziz jantzi ziren zapatuan Lekeitioko eta Mutrikuko kaleak goizean goizeti...

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lekeitio,Mutriku
2017/05/30

Lekeition eta Mutrikun dantzariek hartu zituzten kaleak zapatuan. Egun osoko egitarauagaz gozatu zuten, eta eguraldia lagun, ondo pasa eta ondo pasa eragin zuten

Kolorez eta irrintziz jantzi ziren zapatuan Lekeitioko eta Mutrikuko kaleak goizean goizetik. Eguzkia lagun, dantza saio politak eskaini zizkieten dantzariek inguruan bildu ziren herritarrei, Zaletxuak elkartearen eta Gure Ametsa dantza taldearen ekimenez. Umorerik ez zuten falta izan, eta halako egunak ondo pasatu eta ondo pasa eragitekoak direla argi utzi zuten.

11:00etan eman zieten Lekeition hasiera eguneko ekimenei. Merkatu Plazan batu eta hamaiketakoa eduki zuten jantzi eta zapiak janzten zituzten bitartean. Handik abiatu ziren 12:00etan kalejran; Moilatik plazara eta handik Eskolaperainoko ibilbidea egin zuten Aittitta Makurrako Txikirri-Txikirri taldeak lagunduta, bidean dantza saioak eskainiz. Zaletxuak elkartean euskal dantzak ikasten aritu zirenekin batera aritu ziren dantzan beste hainbat herritatik etorritakoak ere: Amorotoko Arta Nagusia dantza taldekoak, Ispasterko taldekoak, Deustuko Mikeldi dantza taldekoak, Goierri Dantza Taldekoak eta Eatik etorritakoak. 120 dantzari inguruk egin zuten bat Lekeitioko euskal erromerian.

Gure Ametsa Dantza Taldeak, berriz, 12:30ean bildu zituen dantzariak Mutrikun; 50 inguru izan ziren. Goiko Plazan egin zituzten eguneko lehen dantzak; Larrain Dantzak tabernetako terrazetan zeuden herritarrak ere jarri zituen gorputzak astintzen. 14:00etan, Beheko Plazarako bidea hartu zuten, trikitilari gazteen doinuek lagundurik. Irrintzi artean egin zuten ibilbidea. Dantza emanaldia amaituta, Miruaitzen bildu ziren bazkaltzen.

Gaua helduta agurtu zituzten bi herrietan euskal erromeriak. Pozik amaitu zuten eguna batean zein bestean. Eta Mutrikun, nahiz eta beste urteetan baino jende gutxiago batu, egun polita izan zela adierazi zuten, eta eguraldiak ere lagundu zuela.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.