Senideek jakitera eman dutenez, hiru egun eztul gogorragaz egon da presoa; plakak ateratzeko eskatu du Iparragirrek berak, eta
pneumonia zantzuak aurkitu dizkiote. Hori dela eta, Alcala Meco espetxetik Madrilgo (Espainia) Principe de Asturias ospitalera eraman dute, “urjentziaz”.
Senideek azaldu dutenez, duela bi aste egin zizkioten
odol analisien emaitzen zain jarraitzen du oraindik Iparragirrek. Halaber, gogorarazi dute,
azken odol analisiak 2016ko abendukoak direla, eta emaitza oso kezkagarriak ikusten zirela bertan. “Oraingo analisien emaitzak ez dira abendukoak baino hobeak izango”, esan dute senideek.
Iparragirrek hiesa dauka, 3C estadioan (gaixotasun estadio aurreratua).
Oso larria da haren
egoera, sendaezina.
Duela bi aste, Ibon Iparragirreren egoera
kartzelagaz bateragarria ez dela zioen txostena aurkeztu zuten zenbait medikuk.
Martxoan egin zen Ibon Iparragirreren aldeko manifestazioa Ondarroan. Argazkia: Nerea Bedialauneta