Ekainaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Azaldu dutenez, lehiaketan edozeinek parte hartu dezake, baina Umeen Eguneko kartelaren lehiaketan bakarrik
16 urtetik beherakoek.
Kartelak, Malen jaiekin eta Mutrikurekin zerikusia izan beharko du, eta ezin izango da beste inon saritua izan. Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, “lelo edo ikur politiko, homofobo edo sexistarik ez da onartuko”.
Lanak,
udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 14:00etara, DIN-A3 formatuan eta euskarri gogorrean. Euskarri digitalean aurkeztu nahi dutenek, JPEG formatua eta 300ppp-ko bereizmena erabili beharko dute. Lanak, egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta datu pertsonalak beste gutun-azal itxi batean entregatu.
Epaimahaia. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak Arte Eskolako kideek aztertuko dituzte, eta euren ardura izango da irabazleak izendatzea ere. Malenetako kartelaren irabazleak
300 euroko saria jasoko du, eta Umeen Eguneko kartelarenak
100 eurokoa.
Malen Jaiak iragartzeko kartelean,
Mutriku – Malen Jaiak 2017 uztailaren 21etik 25era agertu beharko da, eta umeen eguneko kartelean aldiz,
Malen Jaiak 2017 uztailak 23 Umeen Eguna.