Umeen transexualitateaz ariko dira Munitibarren, barikuan
Umeen transexualitatea. Ezagutu lagundu ahal izateko! hitzaldia antolatu du Munitibarko udaleko Parekidetasun Batzordeak barikurako [ekainak 2].
Saioa 19:30ean hasiko da, udal aretoan, eta Chrysalis elkarteko kideek emango dute.
Parekidetasun Batzordetik azaldu dutenez, gaurkotasuneko gaia izan arren, ez da asko ezagutzen, eta “normalizazioan pausoak” emateko beharra nabarmendu dute. “Ume transexualen errealitatea ezagutzera emateko eta zelan lagundu jakiteko baliagarria izango da hitzaldia. Beraz, herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatzen diegu”.
Ekainak 28, Transexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute hitzaldia.