40. Euskal Zine Bileran parte hartzeko aukera zabaldu dute
Euskal Zine Bilerak 40 urte betetzen ditu 2017an, hori dela eta, jaialdiaren bilakaerari begira jarri dira aurten antolatzaileak. Aurrerapausoak emateko bideak lantzen hasita daudela adierazi dute, «jaialdiaren mesedetan datozen edizioetarako lan lerr...
40. jaialdiari hasiera emateko, parte hartzeko oinarriak kaleratu dituzte, eta beti bezala, ikus entzunezko produktoreak parte hartzera animatu dituzte. Lanak aurkezteko azken eguna 2017ko uztailaren 31 izango da.
Urtero modura, edozein film egilek har dezake parte Euskal Zine Bileran. Euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, eta lanek ezingo dute 30 minutu baino gehiago iraun. Pelikulak sarearen bitartez aurkeztu behar dira, www.zinebilera.com webgunearen bitartez.
40. Euskal Zine Bileraren aurkeztu eta onartutako filmak Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan proiektatuko dira, 2017ko urriaren 14tik 21era. Deialdiari buruzko informazio guztia Euskal Zine Bileraren webgunean dago.