Maribel Aiertza: "Istorio honek abenturen bidez gogoeta asko eragiten dituela uste dut"
1989an Euskadi Saria jaso zenuten Mikel Lertxundi senarrak eta biok, Lertxundi, euskaradun arte unibertsala saiakera liburuagatik. 1988an argitaratu genuen, eta liburu garrantzitsua izan zen. Bere garaian argitalpen berritzailea izan zen: hiru hizkuntzatan idatzita, aurkezteko modua, testuak, argazkiak… Mikel Lertxundiren arte-filosofian sakontzen zen, eta horretarako euskal kulturako egile garrantzitsuenetariko batzuen kolaborazioa eduki genuen: Jose Migel Barandiaran antropologiatik, Txillardegi hizkuntzalari moduan, Xabier Amuriza bertsogintzatik… Euskal kulturako adar desberdinek Lertxundiren lana girotu zuten. Kolaborazio garrantzitsuekin osatutako behar handi bat izan zen. Ez da sari bakarra. 2014an EHUren?Donostiako Filosofia fakultatearen Oihenart Aforismo Lehiaketan saritu zintuzten. Saria ezustekoa izan zen. Dena eta ezer ez bilduma aurkeztu nuen. Aforismoak betidanik jarraitu eta gustuko izan ditut. Momentu hartan ez nuen denbora handirik, eta nire buruari jarritako erronka izan zen. Aforismoak esaldi bateko kontuak dira askotan, eta halako erronka jarri, aurkeztu eta saritua izatea ezusteko polita izan zen. Sariek gehiago idazten jarraitzeko motibazioa ematen dute. Genero desberdinak landu dituzu. Zeinetan aritu zara gusturen? Ala unean uneko hautuak izan dira? Dena egiten da guztiz aberasgarria. Saiakera oso aberatsa da, eta batez ere esperientzia horretan halako jendeagaz lan egitea guztiz aberasgarria da. Geuk argitaratu genuen liburua izan zen. Hau da, sortu, inprimatu eta zabaldundera arte egin genuen gauza bat da, eta saritua izan zena, gainera. Gaztetxotatik ikutu ditut alor denak; gogoratzen naiz antzerkiak idatzi nituela gaztetan, eta baita poesia ere. Helduentzako nahiko nuke zerbait gehiago egin, baina ea denbora luzeagoa noiz hartu ahal dudan eta patxada pixka bat. Zure lanen artean zein duzu kuttunena edo bereziena? Momentuan momentuko gauza egiten duzunean eta hori biribiltzea lortzen duzunean beti geratzen zara gustura lan horregaz. Haur literatura idazten dudanean, ikastetxeekin eta irakurleekin harreman zuzena daukagu, eta harreman hori oso aberatsa da umeentzat, eta baita idazleontzat ere. Denetatik ikasten noa, eta batak besteari laguntzen dio. Idazle ibilbidean denetariko esperientziek laguntzen dizute.“Mitxelena artista handia da; benetan asmatu du, ez nion lan erraza jarri”
Berriatuan bizi zara, eta herriko Urepel aldizkariaren sorreran parte hartu, eta zuzendari izan zinen. Kazetaritzara bueltatzeko asmorik ba al duzu? Zazpi bat urte bete zituen esperientzia polita izan zen. Orduan zinegotzi zen Javi Perezek herria dinamizatzeko aldizkaria sortzea proposatu, eta nik halako amuak erraz irensten ditudanez, diseinatu eta bion artean taldea osatu genuen. Jende asko ibili ginen horretan, eta bere ale onak eman zituela uste dut. Bilatzen genuen dinamika sortzea lortu zuen. Halako gauzarik egiteko asmorik ez dut momentuz. Zer proiektu dituzu esku artean edo etorkizunera begira? Uste dut haur literaturan jarraituko dudala, eta ea helduenean beste zerbait egiten dudan. Hezkuntza eta literaturako eskolako materiala prestatzen kolaboratzen dut Ibaizabal argilatetxeagaz. Gero egongo dira beste proiektu batzuk, beharbada, literatura beste zerbaitekin lotuta. Oraindik ezer aurreratu ezin den mailan dauden proiektuak dira. Gure lanbidea eskultura ere bada, senarragaz kolaboratzen dut alor horretan. Gure ogibidea hori da, eta hor ere irtengo dira elkarlanean egindako proiektuak, beharbada, ikus-entzunezko mailan edo… Artistak beti gabiltza zerbaitetan; sormena beti egon behar da martxan. Nahiz eta hartzaileak eta babesleak ez dauden momentu bizkorrenean, sortzailea beti dago lanean“Gustura ari nazi haur literaturan; umeak benetan esker onekoak dira”