Martxan dago Mutrikuko 2017ko Malen jaietako kartel lehiaketa
Martxan dago Mutrikuko Malen jaietako kartel lehiaketa. Ekainaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte lanak lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Lehiaketan edozeinek parte hartu dezake, baina Umeen Eguneko kartelaren lehiaketan bakarrik 16 urte...
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, «lelo edo ikur politiko, homofobo edo sexistarik ez da onartuko lehiaketan».
Lanak udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, DIN-A3 formatuan eta euskarri gogorrean. Euskarri digitalean aurkeztu nahi dutenek JPEG formatua eta 300 ppp-ko bereizmena erabili beharko dute. Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta datu pertsonalak beste gutun-azal itxi batean aurkeztu.
Epaimahaia
Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak Arte Eskolako kideek aztertuko dituzte, eta euren ardura izango da irabazleak izendatzea ere. Malenetako kartelaren irabazleak 300 euroko saria jasoko du, eta Umeen Eguneko kartelarenak, berriz, 100 eurokoa.
Jaiak iragartzeko kartelean, Mutriku Malen Jaiak 2017 – uztailaren 21etik 25era testua agertu beharko da, eta Umeen Eguneko kartelean, aldiz, Malen Jaiak 2017 – uztailak 23 Umeen Eguna.