Barikuan [ekainak 2] hasi eta zapatuko ordu txikietaraino [ekainak 3] ez da egongo aspertzerik Kamiñazpin, jaian bete betean murgilduko baitira auzotarrak eta auzotarrak ez direnak. Egitaraua beteta, prest daude jaiaz gozatzeko Kamiñazpin.
Barikuan [ekainak 2] 18:00etan botako dute festei hasiera emango dien
txupinazoa, eta orduan zabalduko dute txosna ere. Momentu horretatik aurrera, jatekorik eta edatekorik ez da faltako Kamiñazpin.
Play back lehiaketan gazte ugari biltzen da bariku iluntzean.
Ekintza batzuk urtetik urtera aldatzen ez diren arren, beste batzuk berritzaileak dira aurten, zezen txikiak eta poniak esaterako: «Antolakuntzatik, txikienentzako berritasunen bat sartu nahi genuen egitarauan, eta poniekin eta zezen txikiekin batera jolasteko aukera polita izan zitekeela iruditu zitzaigun». Aurten ere jende gehien batuko dituzten ekintza paella jana eta kontzertuak izango dira;
bazkaritan 21 talde eta 370 lagunetik gora bilduko dira.
Kontzertuei dagokienez ere, azken urteetan bezala «talde ezagun baten eta herriko talde baten aldeko apustua» egin nahi izan dute antolaketa batzordekoek, eta horregatik
Willis Drummond taldea eta
Itzalak talde ondarrutarra gonbidatu dituzte aurten.
Udalagaz harremana. Kamiñazpiko Jai Batzordeko kideek azpimarratu dutenez, beste urte betez Ondarroako Udalarekin izan duten harremana txalotzekoa izan da. Herriak azken urtean bizi duen egoera ikusita, adostasunetara iritsi dira Kamiñazpiko Jaiak guztiek batera aurrera eraman ahal izateko, zailtasunak zailtasun.
“Auzotar guztiok eman behar dugu zerbait Kamiñazpiko Jaiak aurrera atera ahal izateko”
Beste alde batetik, antolakuntzatik
eskerrak eman nahi izan dizkiete jaiaren antolakuntzan parte hartu duten denda, taberna, enpresa eta norbanakoei, eta baita ere txosnara lanera jaitsiko diren edota txosnara euren borondatez janaria eramango duten auzotarrei: “auzotar guztiok eman behar dugu zerbait Kamiñazpiko Jaiak aurrera atera ahal izateko”.
EGITARAUA:
- Ekainak 2, barikua
- 18:00. Txupinazoa eta txosnen irekiera.
- 20:00. Unanue Udal Musika Eskolako ikasleen pop-rock kontzertua.
- 22:00. Playback lehiaketa.
- 00:00. Berbena Emepebo5t taldeagaz.
- Ekainak 3, zapatua
- 10:00. Kamiñazpiko XIII. Pala Txapelketa.
- 11:00. Txirrindu ginkana eta puzgarriak parkean eta txistularien kalejira.
- 13:00. Paellak egiten hastea eta trikitilariak.
- 15:00. Paella jana.
- 16:30. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal eta Agin Laburu.
- 17:00. Mus txapelketa Zubi Zahar ikastolan.
- 17:00. Zezen txikiak eta poniak umeentzat, frontoian.
- 18:00. Zinea umeentzat, OLEEren eskutik.
- 18:30. Umeentzako jolasak parkean, Txirrimorraskiren eskutik.
- 22:30. Kontzertuak: Itzalak, Willis Drummond eta Dj Jotatxo
IAZKO ARGAZKI JAIETAKO GALERIA: