Hilabete honetarako, alor ezberdinetako
bost ekintza antolatu dituzte. Gaztetxeaz gain, herriko beste leku batzuetan ere egingo dituzte ekintzak.
Ekainaren 3an, zapatua,
Mutriku ezautzen mendi irteera egingo dute, herriko mendietatik zehar. Bitartean, Astigarribia auzoa ezagutzeko aukera ere egongo da. Irteera 09:30etan egingo dute Gaztetxetik, baina eguraldi txarra eginez gero, 11:00etan bilduko dira leku berean.
Mendi irteeran Astigarribia auzoa ezagutzeko aukera edukiko dute. Argazkia: Mutrikuko Udala
Ekainaren 15ean berriz, eguena,
Nafarra anai zaharra hitzaldia egongo da, eta hitzordua 19:00etan egin dute Atxukalen. Bertan, Nafarroaren apurketaren arrazoiak eta ondorioak azalduko dira, Nabarralderen eskutik.
Bi egun beranduago, zapatuan,
Bertsio Gaba ospatuko dute Gaztetxean 22:30tan.
Herriko rockeroek abesti ezagunen bertsioak eskainiko dituzte, Jai Batzordeak antolatuta.
Hurrengo egunean, domekan, Ehun Kilo taldeak
kontzertua eskainiko dute Gaztetxean, 20:00etan Sarrera 3 eurokoa izango da, eta ateak 19:00etan zabalduko dituzte. 20 urteren ondoren taldearen kantu ezagunenez gozatzeko aukera egongo da berriz ere.
Hilabeteko ekintzei amaiera emateko, 25ean
Entre Copas filmaren emanaldia egongo da 18:30etan Gaztetxean, Zine Forum taldearen eskutik. Hau amaitutakoan,
ardo dastaketa egingo dute Orlando Arreitunandiarekin, 20:30ak inguruan.
Ehun Kilo taldearen musika zuzenean entzuteko aukera egongo da ekainaren 18an. Argazkia: Hatortxurock