Mutrikuko XVIII. ikurriña egongo da jokoan zapatuan 17:00etatik aurrera, senior mailako mutilen kategorian. Traineru denboraldirako prestaketa lanak egiteko balioko duen estropada izango da.
Guztira 16 traineru arituko dira nor baino nor, lau txandatan banatuta. Lehenengo bi txandak erlojuaren aurka egingo dituzte, eta azken txanda biak lerrokatuta, ohi modura. Txanda guztietan lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte traineruek.
Etxeko trainerua lehen txandan arituko da, eta irteera hartzen duen hirugarren ontzia izango da. Isuntza, hirugarren txandan arituko da, eta Bermeo eta Ondarroa berriz laugarrenean.
Mutriku Arraun Taldea etxean arituko da zapatuan. Argazkia: M.A.T.