Auzo batzarrak egingo dituzte pinu ateratze ordenantza azaltzeko
Datozen asteetan herrigunetik kanpo dauden auzoetako bizilagunekin batuko dira Markina-Xemeingo ordezkariak.Jakitera eman dutenez, urte hasieran egiten dituzten auzo batzarretan, basoetako egur ateratzeak direla-eta udalean lantzen ari diren ordenantza...
Jakitera eman dutenez, urte hasieran egiten dituzten auzo batzarretan, basoetako egur ateratzeak direla-eta udalean lantzen ari diren ordenantzari buruzko kezkak erakutsi zituzten auzo batzuetako bizilagunek. Pinu ateratze ordenantza. Erabilera publikoa duten bideen aprobetxamendu berezia arautzeko ordenantzaren berrikustea izeneko ordenantzari buruzko kezkak, hain zuzen.
Ordenantzari buruzko zalantzak argitzeko asmoz, bilerak egingo ditu, beraz, udalak auzotarrekin. Hiru data zehaztu dituzte horretarako: Santutxun egingo dute lehen bilera, bihar, 12:00etan, Satzu landetxean; ekainaren 11n Barinagako abadetxean batuko dira, 12:30ean; eta ekainaren 18an Larruskaingo elkartean egingo dute bilera, 12:30ean.