Beheko Mojen Plazako tirolina jarriko du martxan gaur udalak
Aste batzuetan lotuta eduki ostean, Beheko Mojen Plazako tirolina erabiltzeko moduan ipiniko du gaur, Markina-Xemeingo Udalak. Hemendik aurrera, baina, ordutegi zehatz bat izango du: 11:00etan martxan jarri eta 20:00etan berriro lotu egingo dute brigad...
Ordutegia finkatzeagaz batera, martxan egon bitartean, bizilagunek salatutako jarrera desegokiak berriro errepikatu ez daitezen, erabileraren jarraipena egingo du udalak. Horrela, udaltzaingoak inguru horretako zaintza handiagotuko du, eta erabilera arauak zehazten dituzten kartelak ere jarriko dituzte.