Goienerrek kudeatuko du Munitibarko hornidura elektrikoa
Aste honetan sinatu dute akordioa udalak eta kooperatibak. Energia iturri seguru eta berriztagarriekin ekoitzitako argindarra edukitzea izan da udalaren irizpide nagusiaMunitibarko Udalak Goiener kooperatiba aukeratu du herriko kontsumo-puntuetako horn...
Aste honetan sinatu dute akordioa udalak eta kooperatibak. Energia iturri seguru eta berriztagarriekin ekoitzitako argindarra edukitzea izan da udalaren irizpide nagusia
Munitibarko Udalak Goiener kooperatiba aukeratu du herriko kontsumo-puntuetako hornidura elektrikoa kudeatzeko. Eguaztenean sinatu zuten kontratua udalak eta kooperatibak. Herrian energia iturri berriztagarri eta seguruen bidez ekoitzitako argindarra kontsumitu ahal izatea izan da udalaren helburu nagusia.Munitibarko Udalak jakitera eman duenez, lau enpresa aurkeztu ziren udalak antolatutako lehiaketa publikora: Aura Energia SL, Biosfera Protect, Iberdrola eta Goiener. «Kontratazio mahaiak eskaintza denak aztertu eta bakoitzak ateratako puntuazioa kalkulatu ostean, Iberdrola atera zen garaile tarte estuagaz, eta Goiener izan zen bigarrena», azaldu dute. Hala ere, Iberdrolagaz hitz egin eta gero, egindako eskaintza ekonomikoan aldaketak egin beharko zituztela adierazi zieten, «lehen eskaintzan 2016ko tarifetan oinarritu zirelako». Beraz, bigarrenagaz hartu- emanetan jarri eta eskaintza mantentzen zuenez, Goiener kooperatibagaz kontratua sinatzea erabaki zuen udalak.
Azaldu dutenez, eskaintzak epaitzeko, preziotik haratago doazen irizpideak izan dituzte kontuan. Alde batetik, kontrataziorako oinarrizko eskakizuna izan dute kontratatutako energia elektrikoaren %100 iturri berriztagarrien bitartez ekoitzia izatea. Aldi berean, eta «kontratazio publiko estrategikoaren» oinarriak beteaz, klausula sozialak eta elebitasunari dagozkienak ipini dituzte, eta kontsumoen hobetze eta aurrezpenerako proposamenak eta energiaren arloan udal zein hiritarrentzako aholkularitza eta formakuntza-saritzen dituzten eskaintzak hartu dituzte aintzat.