Hondartzen erabilera arautzen duen ordenantza aldatu dute
Azken urteotan surfaren praktika areagotu egin dela eta, ume eta helduentzako surf eskolak gero eta gehiago direla dio Ibarrangeluko Udalak. Era berean, kirol hori jarduera ekonomiko eta turistiko bihurtu dela deritzo. Hori horrela, Laga eta Laida hond...
Batez ere, surfa praktikatzen dutenen alde eta hondartzetako beste erabiltzaileen onurarako hartu zuen arautzearen erabaki hori Ibarrangeluko Udalbatzak 2017ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran. Orduantxe onartu zuen behin-behinean hondartzen erabilera arautzen duen ordenantzaren modifikazioa, eta behin betiko onarpena eman dio, aldiz, maiatzean egindako osoko bilkuran.
Udaleko arduradunek gogoratu dute, itsasoa guztiona dela, eta uda sasoian bainulariek surflarien gain lehentasuna daukatela.
Hori dela eta, batzuen eta besteen arteko elkarbizitza arautu eta guztien segurtasuna bermatzeko asmotan, Laida eta Laga hondartzen erabiltzaile eta surf eskola guztiek errespetatu beharreko zenbait arau ezarri ditu Ibarrangeluko Udalak.