Espainiako Txapelketarako sailkapen jardunaldia jokatu du asteburuan Madrilgo (Espainia) Canto Blanco galerian. Pozik itzuli da tiratzaile ondarrutarra egindako lanarekin.
18 tiratzaile aritu ziren nor baino nor bi modalitatetan, zutikakoan eta etzandakoan. Zapatuan, zutikakoa jokatu zuten, eta aukerazko 600 puntutik 581 egitea lortu zuen Solabarrietak. Domekan aldiz, etzandakoan, 600 puntu posibletik 600 egin zituen tiratzaile ondarrutarrak.
Ager Solabarrietak eskerrak eman nahi izan dizkie Ondarroako Udalari eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioari, emandako laguntzarengatik.
Ager Solabarrieta, asteburuko garaikurrekin.